2009/07/18
Muinaren bidaia
Muina ere nirekin dator, ezagutzera, azken garai latzen oztopoa kentzearren, energiak berriztatu baina zaharrak hartzeko. Koadrodun paisaietan, oihal landuetan, arto zukuetan...
Geroarte
2009/06/25
Botanika ikastaro bat.
Lengoaiak planetaren puntu ezberdinen ikuspegiak utzi dizkigu, ikuspuntu hauei jarri diegun etiketa “hizkuntza" izanik. Kokapenaren arabera fenomeno jakinak izaten dira naturan, kliman, erliebean... hauexen hondarra hizkuntzetan jasoz. Irlandako orlegi ezberdinak, Laponiako elur sorta, Iberia osoko behiak...
Honetan botanika kasu bat nabarmenduko dut, nik ama-hizkuntzatzat ditudan gaztelania zein Euskararen artean ematen den egoera xelebre bat “Quercus”en barruan.
Quercus Faginea gaztelaniazko Quejigo da baina, euskaraz izendatzeko bi era daude, printzipioz Ametza litzatekeenak beste izen bat aurkitzen du aurrez aurre; Erkametza. Aspalditxo Lamarckek bien arteko ezberdintasuna ikusi eta biek Pagoaren antza zutenaren barruan bazegoen itxura handiagoa hartzen ziona fagusei, Erkametza edo Quercus Faginea faginea. Azken honi Roble Enciniego deritzo leku eskasetan orokorrean subespezie ezberdindu barik eta zuhaitz mota bakarra aurrean azalduz. (Zalantzarik ez izatearren, nahiz eta enciniego forma erabili honekin harremanik ez dute espezie barruan, Artea Encina, Quercus Ilex delako.). Ametzak hostoak estuago ditu beraz Pagoaren parekotasuna ez da subespeziean islatzen, Quercus Faginea broteroi izena bere gain hartuz.
Hala ere, egoera hankaz gora jarriz gaiaren mami eta gatza jarraian datoz. Gaztelaniazko Rebollok, erreka parteetan jaio ohi den zuhaitza, Ametza du izen hasierako eztabaida errepikatuz, espeziea Quercus Pyrenaica izanik.
Laburtzeko:
Quercus Faginea faginea = Erkametza = Quejigo (roble enciniego)
Quercus Faginea broteroi = Ametza = Quejigo
Quercus Pyrenaica = Ametza = Rebollo
Quercus Ilex = Artea = Encina
Hizkuntzak kasu bat edo bestean zuhaitz mota bat edo bi ikustera garamatza lengoaiak ezagutzaren mugak ipiniz, izen ezberdinek gauza ezberdinak zehazten duten bezala jakintza hedatuz.
(Natur zientziak eta botanika irakasten dizkidanari eskerrak luzatzen dizkiot.)
2009/03/09
2009/05/29
pl. Etika eta morala.
Gure buruari askotan galdetu diogu ea egoera ezberdinen aurrean, jazoeren menpe eta inguruko pertsonen jarrera edo izaeren menpe zein den agertzeko era zuzena, zilegiena, alde batera utziz aukerako diren aldi baterako ziurtasun eta erosotasunak. Barruan dugun hori zer den zalantzan, bakarra ote den itaunka, alta, iharduteko beharra dugu danak darraielako gu itxoin barik, zer garen zehaztu barik, aurrera ezjakintasunez edo berezko joeran. Presaren presaz ekiten diogu konturatu gabe, zatiturik gaudela. Hona hemen Joxeren esana:
....gure barruan puskatuta gaude. Izan nahi ez genukeen gauza asko ere bagara. Ez dugu moral bera praktikatzen batzuekin eta besteekin. Ez daukagu etika bat, etikak dauzkagu, eta saiatzen gara, ahal dugun moduan, harmonia bat lortzen, askatasuna eta koherentzia....
Berria, 2004/05/08
2009/04/16
demok....zer?
Demokrazia bozkaketa batekin ematen da, sekretua, norbanakoek era askean eginda eta sufragio jakin batekin. Egun sufragio hori adinak zedarritzen du inork zalantzan jartzen ez duen muga batekin, guztion botoak balio berdina dauka, pertsona batena. Herri bakoitzean bertoko biztanleek bozkatzen dute eta honekin muga guztiak ixten ditugu. Demokraziaren definizio asegarria.
Gure ordezkariak aukeratu. Guk nahi ditugun ordezkariak aukeratzea zera suposatzen du, gure burua hobeto babestuko duen pertsona hautatzea eta horren eskubidea daukagu demokrazia oso batean. Norberaren amak baino hobeto ez gaitu inork zaintzen eta norberaren ama aurkezteko aukera eta zilegitasuna daukagu, edota norbere burua bozkatzekoa!!! Demokrazian herriak aukeratu behar ditu pertsona horiek eta ez jainkoek!
"Sufragioaren murrizketak demokraziaren aurka egiten du."
Baina adibidez, hasieran definituriko sufragioan bozkatzeko aukera ematen bada baina, bakoitzak hautagaiak aurkezteko paradarik ez badu, giza gaineko indar batek moduan aukera bakarra aurkezten bazaio, hori demokrazia al da?
Nik nire hautua.
2009/03/14
Un comienzo.

Quizá no haya comenzado a escribir de la forma más o mejor educada normalmente, es uno mismo el que tiene que presentarse a si mismo para que el resto sepa con quien trata. Pues bién, me presento como un estudiante en dos sentidos, porque estudio, y porque aprendo, de primeras debería ser obvio pero es por un lado mi "profesión" y por otro mi diversión.
No soy una persona con iniciativa pero, el deseo interior después de ser incitado es cual lleva mi mente más allá para preguntarse por qué no ir más lejos si cabe en el conocimiento (aunque la frase resulte redundante). Creo en la ciencia, en las letras que sin embargo no llevan la mente hacía los límites de la sabiduría siendo en muchos casos procesos tan solo intuitivos, empíricos o producto de la genialidad e ingenio. No seré yo quién con una nueva teoría lleve al frénesi a todo el planeta tierra ni meta mis ideas en sensacionalismos vanos. Pienso sobre el lenguaje, los idiomas, que significan, o el por qué, cuando si y cuando no, preguntas cuya respuesto no dejará satisfecho a nadie y no resolverán ningún problema palpable. Es cierto que ahora la pregunta es, ¿para qué? Para y porque no hay mejor forma de poner el cerebro a prueba que con dudas de este tipo, para llenarnos de incertidumbre con dudas excepcionales de situaciones cotidianas. Preguntas que podríamos hacernos todos pero, evitamos por alguna extraña razón. Un paso más.
La educación es algo que también me quita el sueño, aunque mi sueño sea bastante ligero de por sí! Sigo dandome vueltas en que más infinitésimos podría haber recibido un pequeño cambio que hubiese mejorado y que mejore todas las próximas generaciones.
Soy un insignificante punto dentro de una grandísima mancha negra que pretende simplemente encontrar (sin conformarse con buscar) los límites del mundo que no, del universo. Del mismo modo pretendo que una diferencial del diferencial de lectores pueda por un mínimo instante, reflexionar sobre si el mundo es la ventana, o lo que hay fuera.

